XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Astilleroak, errementeriak, ikatz-olak, gremio ezberdinak eta komertzio oso ugaria Gaztelako inperialismoaren eskariei loturik zeudelako.
Gaztela edo Espainiako Erresumaren beherakada hasten denean, euskal burjeseriak behea jotzen du, euskal langile herriaren Ameriketarako emigrazioa hasiaz.
Historiaren zatitxo honekin ikusarazi nahi izan dugu: 1- Nazio komunitate baten izatea, ekonomi ezberdinekin
2- Nazio komunitate hau edo komunitate etniko-kultural ezberdin hau independiente bizi ahal izan bazuen, lehenik nafar erregeei eskerrak eta gero euskal burjeseri dominatzaileari eskerrak izan zen, burjeseri honen interesak eta nazio interesak batera zihoazelako.
3- Klase dominatzailearen hiru mota ezberdin aipa ditezke: - Gaztelako erregeei zin eginarazitzen zioten komertzial eta merkantilista burjeseria, honela hauk monopolizatzen zuten: 1. Gaztela-Flandesen bidea eta 2. Amerikako negozioekin kapitala pilatzen joan ziren.
Euskal gizarte era: Komertzioaren indartzea, harma-olak, inportazio-esportazio, etabar, Gaztelako feudal eraren guztiz ezberdina zela nabarmentzekoa da.
Pre-kapitalist ikuspegiatik begiratuaz euskal burjeseria askoz aurreratuago zegoen.